XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asten da alarauca, bere aitari deiez, bijotz guztija erdibituta, bere aita maitia il dauelaco, presondeguiric, ez beste etorquizunic gomunta baric.

Baita pecatarijac be dacuzazanian bere pecatuac ecarri deutsazan caltiac; zeruraco escubidia galduta, inpernura juan biarric, lengo irabazi ta merezimentu guztijac ondatuta, Jaungoicua asarre, arimia ezain eta diabruaren menpian, artuten dau eguijazco damua, ta erabaguiten dau guejago pecaturic ez eguitia: auxe da atriziñua edo bildur-damua.

Barriz beste batec icusten dau bere pecatuacaz josi eguiñ dauela curutze baten bere aita baño aitago dan Jesucristo gure Jauna, biguntasun eta erruquitasun uts-utsa; ta gorrotatuten dau pecatua, bere aita ain maitegarrija curutzian il dauelaco; auxe da contriziñua edo maitetasunezco damua.

Baña sarritan egon oi dira damu bitsuoc batera.